
BERTSO POTEOA Jubilatuen etxetik, herri osoan zehar …..13:00etan
BERTSO BAZKARIA Elizondo Plazan….15:00etan

BERTSO POTEOA Jubilatuen etxetik, herri osoan zehar …..13:00etan
BERTSO BAZKARIA Elizondo Plazan….15:00etan

Zierbenako Udalak Ulibarri euskaltegiarekin elkarlanean (Ulibarri euskaltegia, Gardoki 3, Bilbo), 2011/2012 ikasturtean ere Zierbenan bertan euskara ikasteko aukera eskaintzen dizu.
Matrikula egiteko epea irailean eta urrian zabalik egongo da. Hala ere, euskara ikasi nahi baduzu eta zure maila zein den zalantzan bazaude, zatoz Zierbenako Kultur Etxera eta mailakatze proba egin ezazu, dagokizun maila zein den argitzeko.
Zierbenako Udalak %100ean diruz laguntzen ditu euskara eskolak eta urratsak gaindituz gero, HABE- ren azterketa ofizialak egiteko aukera izango duzu eta ondoren, azterketa gaindituz gero, agiri ofiziala lor dezakezu.
Hala eta guztiz ere, Zierbenako euskaltegian ezarri- tako ordutegia zure ordutegiarekin bat ez badator, edozein euskaltegitan ikas d
ezakezu euskara. Hori dela eta, inguruko euskaltegien helbideak eskaint- zen dizkizuegu.
B
este alde batetik, interneteko hainbat helbide in- teresgarri helarazten dizkizugu euskara ikasi edo hobetzeko baliagarri suertatuko zaizkizulakoan.
Zierbenako Euskara Saila
informazio gehiago www.zierbena.net
Kaixo, lagun Hori
Ulibarri Euskaltegitik euskararen gaineko informazioa helarazi nahi dizuegu:
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak euskara ikastekoÂ
diru-laguntzak banatuko ditu gurasoen artean. Diru-laguntza horren helburu nagusia da euskararen erabilera sustatzea batez ere familia-eremuan.
Diru-laguntza eskuratu nahi dutenek, eskaera irailaren 1etik 23ra egin beharko dute 08:30etatik 13:00etara. Izen ematea www.bilbao.net webgunean, sailaren bulegoan bertan edo Barrutietako Udal-bulegoetan eta 010 telefonoan egin daiteke.
Diru-laguntza eskatzeko honako baldintza hauek bete behar dituzte gurasoek: haurraren gurasoa edo tutore legala izatea, Bilbon erroldatuta egotea, euskaltegiko 1etik 12ra arteko edozein mailatan hasi ahal izatea eta semeak edo alabak gehienez 5 urte izatea (umea nagusiagoa bada, euskararen ezagutza maila jakin bat eskatuko da).
Aprobetxatu aukera eta etorri Euskaltegira.Ondo izan.Ulibarri euskaltegia


Langileek eta ikasleek, denek dute eskura euskara ikasten jarraitzeko abagunea. Ulibarri euskaltegiak programa ezberdinak ditu udarako. Jarduera desberdinak dituzte udan, besteak beste, barnetegiak, ikastaro trinkoak edo autoikaskuntza sistemak.


Ulibarri Euskaltegiko Autoikaskuntza Gelan Hiru motatako jardueretan oinarritzen dugu ikaslearen prestakuntza: tutoretza saioak, talde saioak eta BOGA sistema multimedia.


Urtero bezala, maiatzaren azken ostegunean Euskaltegiaren Jaia ospatuko dugu.
Hauexek izango dira egingo ditugun ekintzak, etor zaitez!
Goizeko 10etan Oliver magoarekin magia tailerra.
Ondoren jubilatuen taldearekin bazkaria prestatuko dugu, indabak.
15etan hasiko gara bazkaltzen. Bazkaltzen etortzekoa bazara abisatu, mesedez, kantitateak kalkulatzeko.
eta amaitzeko, triki poteoa egingo dugu Etxebarritik, 18etatik aurrera.
ondo izan


Datuen pribatasuna | Gardoki, 3-1 48008 - Bilbao | Tlf: 944 162 472 | Faxa: 944 166 568 | e-posta: bulegoa@ulibarri.org





