

Zierbenako Surf astea euskaraz!!!
Uztailaren 5etik 8ra bitartean Zierbenako HondartzanEkilore | 2011(e)ko mayok 23
Udaletan EBPN garatzeko dirulaguntzak 2011.
Ekilore | 2011(e)ko mayok 11
Lanhitz deialdia 2011.
Enpresetan euskara normalizatzeko planak diseinatzeko eta kudeatzeko dirulaguntzak arautzen dituena.Ekilore | 2011(e)ko mayok 11
Eskaera aurkezteko epea hilabetekoa izango da, hots, maiatzaren 11tik ekainaren 11
ra bitartekoa (biak barne). Deialdian parte hartzeko behar den dokumentazio guztia web-gunean edo web-gune honetan honetan aurkituko duzue.
Zierbenako V. Euskal Jaia.
Maiatzaren 31tik ekainaren 8ra bitarteko egitarau luze zabala eskainiko digute Zierbenan.Ekilore | 2011(e)ko mayok 11
Nezkazal eta artisau azoka, Umeentzako tailerrak, Sagardo festa, Erromeriak, Arraunketaren gainean hainbat protagonista: JON MAIA, JOSE LUIS KORTA, Zierbenako Arraunlariak
…….
HABEko mailak egiaztatzeko proba idatzia BEC-en
Ekilore | 2011(e)ko mayok 10
Datorren larunbatean, maiatzaren 14an alegia, Barakaldoko BEC-eko 5. pabiloian euskara-mailak egiaztatzeko azterketa idatziak izango dira, 1. 2. eta 3. mailei dagokienez, 9:00etan, 11.30etan eta 16:00etan, hurrenez hurren.
Lemoako Merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko proiektua
Lemoako Udalak, Lemoako merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko eta normalizatzeko beste urrats bat eman nahi izan du. HEMEN EUSKERAZ GUSTURE ! egitasmoa.Ekilore | 2011(e)ko mayok 6
Egitasmo honen bitartez, 2 helburu nagusi lortu nahi izan dira:
1-EUSKARAZKO ZERBITZUA NORMALTASUN OSOZ EMATEKO MODUAN DAUDEN SALTOKIAK ZEINTZUK DIREN JAKINARAZTEA.
2- MERKATARI ETA OSTALARIEI BERE LANA APURKA EUSKARAZ ERE EGITEKO ANIMATZEA
Mintzakideok Euskal Herriko ardoak dastatzen!!!
Bilboko mintzakide programaren baitan Euskal Herriko "ardo dastatzean" Mikel Garaizabalen eskutik.Ekilore | 2011(e)ko mayok 6

Euskara bultzatzeko Poteo taldeak osotuko dabez Mundakan
Poteoan euskara ahotan izateko deialdia luzatu dute MundakanEkilore | 2011(e)ko abrilk 14
Mundakako Udalak herrian euskara bultzatzeko kanpaina barria abian ipini dau, bere Euskararen Planaren barruan. ‘Arratsaldero poteoa’ izenadun programa horren bitartez, «herritarren arteko hartu-emonean euskararen erabilerak gora egin daian lortu gura dogu», azaldu dabe kanpainaren bultzatzaileek.
Deialdia badabil sare sozialetan hara eta hona, baina ordenagailutik Mundakako kaleetara jauzia egitea ezinbestekoa du. Arratsaldero Poteoa izenburupean, Mundakako Udalak euskara ahotan izateko programa abian jarri du urte amaierara arte. “Herritarren arteko erlazioetan euskara sustatzeko asmoarekin” sortu dute egitasmoa, baina batez ere “tabernetan”.
Euskara Planaren baitan egin zuen iaz Udalak diagnosia, eta beronek tabernetan “euskararen presentzia urria nabarmendu zuen”, gaineratu dutenez. Horrexegatik, egoera honi buelta emateko, Mundakako Udalak “poteoan joateko edota aktibitate komunak garatzeko” herritarren taldeak sortuko ditu. Udaletxean, liburutegian zein Turismo Bulegoan, apirilaren 18ra arte dute izena emateko aukera herritarrek.
Egonaldiak Familia euskaldunetan 2011, abian da jada!!!
Ekilore | 2011(e)ko abrilk 11
Argazki Lehiaketa Ulibarrin
Ekilore | 2011(e)ko abrilk 11
Argazki Lehiaketa duzue honakoan, anima zaitezte, saria argazki-marko digitala izango da-eta.
Oinarriak



AGINDUA, 2011ko apirilaren 20koa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatu edo entitateotako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena. 








