HABEko mailak egiaztatzeko datak hemen
Poloniarra euskaraz bizi!!!
Hogeita zazpi urte ditu gaur egun Marta Kopinskak, baina hemeretzi urte zituela hasi zen euskara ikasten bere jaioterrian, Polonian. Gaur egun, Gasteizen bizi daEkilore | 2011(e)ko marzok 11
Ulibarriko barnetegian euskara ikasten ibilia da.
“Beka batzuen laguntzaz etortzeko programa bat zegoen eta hainbat lekutara etorteko parada izan nuen. Adibidez, Arantzazura, Lezaunera, Etxebarrira…..” Osorik irakurtzeko: hemen sakatu
Elkarrizketa entzuteko: hemen sakatu
Hizkuntz Laborategia EHUko ate irekien jardunaldietan.
Leioako Fakultate guztietan hilaren 14an eta 16an goizeko eta arratsaldeko ordutegian gure zerbitzuaren gaineko informazioa zabalduko duguEkilore | 2011(e)ko marzok 10
Datorren asteko Unibertsitateko ate irekien jardunaldiak direla eta, HIzkuntz Laborategiko Euskara eta Ingelera eskola zerbitzuen gaineko informazioa agertu nahi izan dugu Leioako EHUko kanpusera bertaratuko diren ikastetxeetako ikasleentzat.
Era berean, hilaren 14an eta 16an, goizeko eta arratsaldeko ordutegian informazioa emateko prest izango gaituzuela gogorarazi nahi dizuegu.
Karmele Jaioren “15 Zauri” liburuaren lanketa.
Lehendabiziko atalaren lanketa deskargatzeko moduan duzue.Ekilore | 2011(e)ko marzok 4
Jaiok 15 zauri, 15 ipuin biltzen ditu liburuan. Denak ere gizakien arteko komunikazio arazoak jorratzen dituztenak. Gehienetan, zauri horiek bikoteen munduan ageri dira. Idazleak aitortu zuen ez dela “bikote-harremanak” gaiaren atzetik ibili. Baina, ezinbestean, bikote harremanetan aurkitu du berak komunikazio arazoen harrobi emankorrena. Idazlearen ustez, tonu tristea dute ipuinek.
Idazkerari dagokionean, gasteiztarrak aitortu zuen sinplea zela. Ez zuela nahi hizkuntza oztopo bihur zedin. Liburuko ipuin gehienak 2003an idatzitakoak dira.
Ogibidez kazetari den Jaiori betidanik gustatu zaio idaztea, baina duela gutxira arte ez zuen literaturari ekiteko erabakirik hartu.
Umeentzako tailerrak ELKAR-en.
Ekilore | 2011(e)ko marzok 3
Martxoan elkar liburu-dendetan gauzatuko diren haurrentzako tailerren informazioa duzue.

Gazte gehienek euskaraz dakitela diote!!!
Ekilore | 2011(e)ko marzok 2
15 eta 29 urte bitarteko % 71k ongi edo nahiko ongi ulertzen dutela baie
ztatzen dute; % 69k euskaraz idatzitako testuak ongi edo nahiko ongi irakurtzeko gai direla esaten dute; % 63k euskaraz ondo edo nahiko ondo idatz dezaketela; eta, azkenik, % 59ren hitzetan, euskaraz ongi edo nahiko ongi mintzatzen dira. Edonola ere, gazteen % 62k hizkuntza-gaitasun handiagoa dute (erraztasun handiagoz hitz egiten dute) gaztelaniaz euskaraz baino.
Elebi-Udal administrazioan euskaraz
Ekilore | 2011(e)ko marzok 1
Bilboko Udalak beste urrats bat eman nahi du administrazio elebiduna lortzeko, beti ere in
darrean dagoen Euskararen Erabilera Planaren barruan. Plan hori 1999an onartu zen eta gaur egun laugarren fasean dago. Bere helburu nagusia da euskara, hizkuntza ofiziala den neurrian, zerbitzuko hizkuntza eta komunikatzeko ohiko tresna bihurtzea.
Euskal Herriko hizkuntza ikasi nahi duten atzerritarrak, gero eta anitzagoak
Ekilore | 2011(e)ko marzok 1
Errusiara bizitzera joaten denak errusieraz ikasi behar izaten du, Finlandiara joaten
denak finlandieraz. Gauza berdina gertatzen da munduko herrialde gehienekin; toki berri batera iristen dena herrialdera moldatu egiten da. Euskal Herrian egoera bestelakoa da, erdarekin, euskaraz jakiteko behar funtzionalik ez dagoelako. Hala ere, kanpotik etorri eta euskaraz ikasi nahi dutenen multzoa gero eta zabalagoa da.
Berri osoa ikusteko: hemen
Zer egin daiteke udaletatik euskara ez dakitenak euskarara hurbiltzeko?
Ekilore | 2011(e)ko marzok 1
«Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? Haiek euskarara h
urbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletatik?». Ez dira nolanahikoak aurten, hirugarren ediziora heldu diren urtean, Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen topaketek mahai gainean jarri dituzten galderak.
Berri osoa: hemen
Emakumeak eta frankismoaren errepresioa
Ander LeonEkilore | 2011(e)ko febrerok 18
1936ko uztaileko matxinada militarra lehen garaipen izpiak ikusten hasi zenetik, ondo zehaztu zuten zein izango zen, hortik aurrera, “Espainia Berrian” emakumeek bete beharreko papera: etxeko erregina, seme-alaben hezitzailea eta senarraren zaintzailea. Aktiboki edo pasiboki orden berriaren aurka azaldu zirenek, II. Errepublikaren aldeko ekintzetan parte hartu zutenek edota momentu txar batean leku desegoki batean zeudenek errepresio gogorra jasan zuten, askotan gizonena bezain bortitza. Hala ere, emakumeen errepresioak ezaugarri bereziak zituen.
Osorik irakurtzeko hemen sakatu.










